RSS

Amurrio

amurrio

2010. urtean Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaiak Aiara Bailarara, Amurriora hain zuzen ere, eramango gaitu. Aiara Bailara Arabako ipar-mendebaldean dago kokatuta eta Laudio, Okondo, Aiara, Artziniega eta Amurrioko udalerriak batzen ditu. Amurrio Aiara Bailaren erdialdean dago eta eskaintza publiko osoa dauka: haur eta lehen hezkuntza Lucas Rey eta Zabaleko eskoletan, eta bigarren hezkuntza, batxilergoa eta lanbide heziketa Zaraobe institutuan.

1