Aurtengo Jaiaren leloa “Euskal Eskola Publikoa GEROA LANDUZ!” izango da. “Landuz” hitzak esanahi desberdinak ditu jai honentzat. “Etorkizuna landu”: hezkuntza gaur egun bultzatu etorkizunean lortu nahi duguna eskuratzeko eta iraunkortasuna sustatu. “Lurra landuz” ideiari lotuz, bestalde, natura eta ingurunea zaindu. Etorkizuna izan nahi badugu, hainbat arlo landu behar dugu gaur egun: gure eskola, gure ingurunea, elkarbizitza, berrikuntza, euskara, kultur aniztasuna eta beste hainbat.
