RSS

Jaiaren abestia

grabatzen“Geroa landuz” izeneko abesti ederra osatu dute Amurrioko Sokaide taldeko lagunek. Unai Mendibil-ek egin ditu hitzak eta Igor Olaguenagak musika. Porrotx-ek, Intxixu ikastolako ikasle talde batek, , J. Sang, Igon Olaguenaga eta Naroa Gaintza-k jarri diote ahotsa. Bi bertsio dituzue: bata letrarekin eta bestea letrarik gabe playback egiteko: [Geroa_Landuz_(mp3), Geroa_Landuz_Playback_(mp3)]

 

Hona hemen letra:

 

GEROA LANDUZ

GEROA LANDUZ, LANDUZ GEROA
GEROA LANDUZ, GURE ESKOLAN
GEROA LANDUZ, LANDUZ GEROA
GEROA LANDUZ, GURE GEROA.

Itsaso, mendi, zuhaitz, erreka,
berdin eguzki edo lainoa
ingurunea maitatuz gero
loratuko da gure basoa.

Kolore denek osatzen dute.
Ostadarra haunditzen dihoa.
Aniztasuna ta errespetua
da euskal eskola publikoa.

Ametsak egi bihur daitezen
gure eskutan daukagu giltza.
Etorkizun euskaldun batentzat
gure ahotan behar da hitza.

Uztaz uzta hazia ereiten
fruitua bihurtuz esperantza.
Ureztatu beharra daukagu
lehortu ez  dadin baratza.


2 Comments Add Yours ↓

  1. kontxi #
    1

    Musika behar dugu ikastolako sarrera irteeretan jartzeko.
    Ez dakit nola egin deskargatzeko.
    Bestetik gure aparailu musikak ez du bete mp3-a irakurtzen.
    Nola egin dezaket?

  2. admin #
    2

    Kaixo Kontxi:
    Zein ikastetxekoa zara?
    CD bat bidaliko dizugu beste formato batean.
    Gero arte



Zure iruzkina